jueves, 25 de noviembre de 2010

OPORRAK MESEDEZ!

Nire burua ez dago ausnarketetarako. Eskolan arazoak, gelan arazoak, gurasoekin arazoak, ordenagailuekin zer esanik ez! Aldaketak egin nahi dituzte serbidorean, ordenagailu batzuk ero moduan dabiltza, ebaluazio bilerak, Tolosako txotxongilo jaialdia, .... Eta buru bakarra! Ez nago ausnarketetarako. Asteburuan lasaiago egotea espero dut, baina igandea berehala iritsiko da eta...

Baina... ez al dugu denok noizbait zerbait kopiatzen? Zergatik eta zertarako hainbeste eztabaida? Kopiatzea, besteen lanak ikustea gure ezagupena aberastea da. Noski, erabilera egokia eta zuzena eginaz. Kitto!

No hay comentarios:

Publicar un comentario