Mostrando entradas con la etiqueta remezcla. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta remezcla. Mostrar todas las entradas

domingo, 28 de noviembre de 2010

Ausnarketa?

Beno, 3.1. atala bukatu ondoren, zenbait gauza esateko bururatzen zaizkit. Hasteko, eta gehiengoen kontra banoa ere, ez zait batere Prezi gustatu. Hau eromena! Mugimendu gehiegi duela iruditu zait eta lanaren emaitzak ikusita, hainbeste lana horretarako! Ez nau konpensatzen. Klasista izango naiz, baina aurkezpenak egiteko power pointarekin jarraituko dudala guztiz argi dut. Badakit ikastarokide batzuk power pointari buruz zer pentsatzen duten, baina "para gustos se hicieron los colores".

Bestalde, ausnarketa gehiegi eskatu zaigula atal honetan pentsatzen dut. Gure tutoreak Jesus esan zuenez hasieran, hirugarren atal hau arina zela eta eskatzen ziguten lana ere ez zela oso pixutsua izango. Ba niretzat, benetan, orain arte egindako lan astunena egin zait. Oso interesagarria eta inportantea planteatzen zaigun ausnarketa, baina ... ez al dugu denok jadanik nahiko argi zer nolako erabilera egiten dugun internetetik eskuratzen dugun informazioarekin? Nondik atera ditugu (nik behintzat), ikastaro honetan egin beharretarako abiapuntuak? Eta ideiak, komentarioak, irudiak, etab horiek gureak egiten ditugunean akaso geratzen al zaigu "cargo de conciencia" delako antzeko zerbait? Ziur nago ezetz.

Publikoa egiten duzun zerbait denon eskura uzten duzu eta momenturarte izan duzun kontrola, publikoa egiten duzunetik aurrera propietate hori konpartitzen eta kontrola galtzen hasten zara.

Beno, hurrengo atala egile eskubideei buruz da. Ea nola doakigu.

jueves, 25 de noviembre de 2010

OPORRAK MESEDEZ!

Nire burua ez dago ausnarketetarako. Eskolan arazoak, gelan arazoak, gurasoekin arazoak, ordenagailuekin zer esanik ez! Aldaketak egin nahi dituzte serbidorean, ordenagailu batzuk ero moduan dabiltza, ebaluazio bilerak, Tolosako txotxongilo jaialdia, .... Eta buru bakarra! Ez nago ausnarketetarako. Asteburuan lasaiago egotea espero dut, baina igandea berehala iritsiko da eta...

Baina... ez al dugu denok noizbait zerbait kopiatzen? Zergatik eta zertarako hainbeste eztabaida? Kopiatzea, besteen lanak ikustea gure ezagupena aberastea da. Noski, erabilera egokia eta zuzena eginaz. Kitto!