martes, 14 de diciembre de 2010

Bukatu da!

Hemen dago azken lana. Ez dakit zer sentitu. Lasaitasuna, pakea, pena, tristura, ... Hainbeste ordu pasa ditut pantaila honen aurrean pentsatzen, desesperatzen baina baita ere harritzen, ikasten, liluratzen aurkitzen ari nintzen mundu zabal honekin. Benetan pena ematen dit honekin guztiarekin bukatzea. Baina beno, tutoreek planteatzen digutenez, honek jarraipena izango duela dirudi. Pozten naiz, batez ere oso beharrezkoa ikusten dudalako gure arteko harremana mantentzea. Hala izatea espero dut.

Bihar Durangon egongo zaretenentgzat, zorte on aurkezpenekin eta mesedez, kontatu zerbait zuen blogetan.
Aio eta laister arte.



lunes, 6 de diciembre de 2010

Aupa GoAnimate!

Benetan disfrutatu dut lan hau egiten. Izugarri gustatu zait. Eta tontamentian, istoriotxo hau sortu dut. Etekina aterako diodala errekurtso berri honi ziur nago. Ea gustatzen zaizuen nire lehenengo ekoizpena.

domingo, 5 de diciembre de 2010

Gatazkak interneten

3.3 atalean aipatzen diren bideoak eta artikuluak ikusi eta irakurri ditut. Benetan oso interesgarriak iruditu zaizkit. Eta sortu zaidan sentsazioa, botika baten prospektoa irakurri ondoren geratzen zaizunaren antzekoa izan da. Prospektoak hobe ez irakurtzea bestela ez duzu pirularik hartzen. Ba interneteko gatazkei buruzko albisteekin, berdin. Hobe ez jakitea bestela ez duzu interneterik erabiltzen. Baina azkenean, prospektoak irakurtzen ditugu, pirula hartzen dugu eta internet erabiltzen dugu. Beldurrez? Ez, baina arretaz eta neurriz bai.

Oso interesgarria iruditu zait "Código Cibernético para Niños" dokumentua. Gehiago zabaldu beharko zela pentsatzen dut. Hala egingo dut eskolan.

Yo __________________ me comprometo a cumplir el código cibernético:

1. Tendré en cuenta que lo que no está bien en la vida real, no está bien en internet.

2. Trataré a mis amigos de internet de la misma forma que a mis amigos del colegio y no les permitiré cosas que no les permitiría a ellos.

3. Pensaré en la información que voy a compartir en mis post. No entregaré información a desconocidos en la red. Si alguien me pide datos personales por internet, abandonaré la conversación con esa persona.

4. Tendré presente que hablar habitualmente con un desconocido en internet no le convierte en conocido. No quedaré con nadie que haya conocido en internet, a no ser que vaya acompañado de un adulto.

5. Cuando elija mi “nickname” no utilizaré mi nombre real. Elegiré un “nick” que no atraiga la atención erróneamente hacia mí.

6. Confiaré en mi instinto o sentido común. Si algo me hace sentir incómodo, abandonaré esa conversación. Ignoraré a esa persona o bloquearé su contacto.

7. No permaneceré indiferente ante un acosador en la red. Si detecto que alguien mantiene este tipo de conductas de acoso, se las contaré a mis padres, a un profesor o a un adulto de mi confianza.

8. Guardaré las conversaciones del chat, ya que puede ser útil en caso de que haya algún problema.

9. Compartiré con mis padres lo que aprenda en internet, los sitios que visite y las herramientas que utilice.

10. El mejor “filtro” para internet que puedan facilitarme mis padres es la educación que me han dado, la cual me permite tener un criterio sobre lo que puedo y lo que no debo ver en la red.

viernes, 3 de diciembre de 2010

Lizentziak

Lizentziekin gora behera gabiltzala azken bolada honetan, egile eskubideak, jabetza intelektuala, etab, eta begirada bat botatzen Creative Commmons web orrira argi dut zein lizentziak ez nituzke aukeratuko baina ez dut hain argi zein aukeratu. Hain beharrezkoa da lizentzia bat izatea edo eskatzea? Agian galdera hau nire buruari egiten diot ez naizelako sortzailea sentitzen. Zerbait egiten badut, ez zait nire barruan propietatearen zentzua sortzen edo ez naiz idei edo lan horren jabea sentitzen. Nik egin dut, bai... nik sortu dut, bai,... nik pentsatu dut bai, ... eta? Zerbaiterako sortu, pentsatu, egin dut. Niretzako bakarrik? Hau aspergarria! Eta hau poza nire lana, nire ideia zabaltzen bada eta baliagarria izan bada norbaitentzat. Hau poza!
Egozentrismo eta ekonomi interesetan,  hor datza egile eskubideen ardatza.

Nire buruarekin ausnarketa egin ondoren eta bi aukera horien artean, azkenik erabaki dut zein nolako lizentzia nahi dut ( egia esanda, ez dut nahi, baina lanaren eginkizun bat bada, egin behar). Nire blogaren beheko aldean agertzen da.

Zergatik aukeratu dut hau?. WEb orrian azaltzen den bezala:

Reconocimiento - CompartirIgual (by-sa): Se permite el uso comercial de la obra y de las posibles obras derivadas, la distribución de las cuales se debe hacer con una licencia igual a la que regula la obra original.

Norbaitek erabili nahi edo behar badu nik publikatutako zerbait, erabili beharko du nik ezarritako lizentzia berdinarekin, hau da, aske edozeinek erabiltzeko.

domingo, 28 de noviembre de 2010

Por qué no uso Prezi?

Prezirekin lanean nengoenean, interneten Jordi Adellen artikuku hau aurkitu nuen. Guztiz ados nago esaten duenarekin. Eta zuek? Hemen uzten dizuet artikulu horren lotura:

http://elbonia.cent.uji.es/jordi/2010/05/30/porque-no-uso-prezi/

Ausnarketa?

Beno, 3.1. atala bukatu ondoren, zenbait gauza esateko bururatzen zaizkit. Hasteko, eta gehiengoen kontra banoa ere, ez zait batere Prezi gustatu. Hau eromena! Mugimendu gehiegi duela iruditu zait eta lanaren emaitzak ikusita, hainbeste lana horretarako! Ez nau konpensatzen. Klasista izango naiz, baina aurkezpenak egiteko power pointarekin jarraituko dudala guztiz argi dut. Badakit ikastarokide batzuk power pointari buruz zer pentsatzen duten, baina "para gustos se hicieron los colores".

Bestalde, ausnarketa gehiegi eskatu zaigula atal honetan pentsatzen dut. Gure tutoreak Jesus esan zuenez hasieran, hirugarren atal hau arina zela eta eskatzen ziguten lana ere ez zela oso pixutsua izango. Ba niretzat, benetan, orain arte egindako lan astunena egin zait. Oso interesagarria eta inportantea planteatzen zaigun ausnarketa, baina ... ez al dugu denok jadanik nahiko argi zer nolako erabilera egiten dugun internetetik eskuratzen dugun informazioarekin? Nondik atera ditugu (nik behintzat), ikastaro honetan egin beharretarako abiapuntuak? Eta ideiak, komentarioak, irudiak, etab horiek gureak egiten ditugunean akaso geratzen al zaigu "cargo de conciencia" delako antzeko zerbait? Ziur nago ezetz.

Publikoa egiten duzun zerbait denon eskura uzten duzu eta momenturarte izan duzun kontrola, publikoa egiten duzunetik aurrera propietate hori konpartitzen eta kontrola galtzen hasten zara.

Beno, hurrengo atala egile eskubideei buruz da. Ea nola doakigu.

sábado, 27 de noviembre de 2010

NIRE PREZIA

Hemen uzten dizuet egindako Prezi lana 3.1 atalerako.