viernes, 3 de diciembre de 2010

Lizentziak

Lizentziekin gora behera gabiltzala azken bolada honetan, egile eskubideak, jabetza intelektuala, etab, eta begirada bat botatzen Creative Commmons web orrira argi dut zein lizentziak ez nituzke aukeratuko baina ez dut hain argi zein aukeratu. Hain beharrezkoa da lizentzia bat izatea edo eskatzea? Agian galdera hau nire buruari egiten diot ez naizelako sortzailea sentitzen. Zerbait egiten badut, ez zait nire barruan propietatearen zentzua sortzen edo ez naiz idei edo lan horren jabea sentitzen. Nik egin dut, bai... nik sortu dut, bai,... nik pentsatu dut bai, ... eta? Zerbaiterako sortu, pentsatu, egin dut. Niretzako bakarrik? Hau aspergarria! Eta hau poza nire lana, nire ideia zabaltzen bada eta baliagarria izan bada norbaitentzat. Hau poza!
Egozentrismo eta ekonomi interesetan,  hor datza egile eskubideen ardatza.

Nire buruarekin ausnarketa egin ondoren eta bi aukera horien artean, azkenik erabaki dut zein nolako lizentzia nahi dut ( egia esanda, ez dut nahi, baina lanaren eginkizun bat bada, egin behar). Nire blogaren beheko aldean agertzen da.

Zergatik aukeratu dut hau?. WEb orrian azaltzen den bezala:

Reconocimiento - CompartirIgual (by-sa): Se permite el uso comercial de la obra y de las posibles obras derivadas, la distribución de las cuales se debe hacer con una licencia igual a la que regula la obra original.

Norbaitek erabili nahi edo behar badu nik publikatutako zerbait, erabili beharko du nik ezarritako lizentzia berdinarekin, hau da, aske edozeinek erabiltzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario