martes, 14 de diciembre de 2010

Bukatu da!

Hemen dago azken lana. Ez dakit zer sentitu. Lasaitasuna, pakea, pena, tristura, ... Hainbeste ordu pasa ditut pantaila honen aurrean pentsatzen, desesperatzen baina baita ere harritzen, ikasten, liluratzen aurkitzen ari nintzen mundu zabal honekin. Benetan pena ematen dit honekin guztiarekin bukatzea. Baina beno, tutoreek planteatzen digutenez, honek jarraipena izango duela dirudi. Pozten naiz, batez ere oso beharrezkoa ikusten dudalako gure arteko harremana mantentzea. Hala izatea espero dut.

Bihar Durangon egongo zaretenentgzat, zorte on aurkezpenekin eta mesedez, kontatu zerbait zuen blogetan.
Aio eta laister arte.



No hay comentarios:

Publicar un comentario