martes, 12 de octubre de 2010

1.2 LANA

Beno, inspirazioa ona izan da eta 1.2 bukatutzat ematen dut. Foroan zintzilikatu ditut, bai plana bai aurkezpena. Egia esanda, ez zait hainbeste kostatu egitea. Nire kideen beharretan zentratu naiz, pasiloetan egiten dizkidaten galderetaz oroitu naiz eta idazten hasi naiz. Forma martxan hartu dut, unitate didaktiko bat egiten ari banintz bezala eta hementxe dago emaitza.
Bloke hau praktikoa izan da, niri hala iruditu zait, erraza egin zait egitea. Eta hain animatua egon naiz, 1.3 atalari begirada bat bota diodala eta hortxe animo guztiek porrot egin dute. Nahiko astuna eta "aspergarria" iruditu zait, hausnarketa hutsa da eta horretarako konzentrazio osoa beharko da. Enfin, egunak ditugu. Nik oraingoz lana bukatutzat ematen dut. Egun batzutan blog honetan azaltzen ditudan hitzak astiuneak izango dira, besterik ez. Aio!


Plan_Actuación_Karmengo_Ama_Eskola

1 comentario:

  1. Zorionak. Hemen nago, zubia amaitzen eta oraindik dana buruan bueltaka. Zure lana ikusterakoan animatu naiz. Eskerrik asko blogean jartzeagatik.

    ResponderEliminar