domingo, 10 de octubre de 2010

Euria barra-barra

Kaixo ikastarokidek. Hau igandea! Hau eguraldia! Hau zubia! Asper-asper egina (eta ikusten dut ez naizela bakarra, momentu honetan taldetxo bat gaude plataforman konektatuak), blogari begirada bat botako diot. Eta bitartean nire azken esperientziak kontatuko dizkizuet (laburbilduz, lasai).
1.1 ariketa bukatu nuen atzo, AZKENIK!, eta modu batera edo bestera bidalita dago. 1.2 ariketaren azalpenari begirada bat bota diot, benetan hasteko gogoz, eta azalpena irakurri ondoren, ez dakit ezta nondik hasi. Eta bakarrik hiruhilabete baterako esaten dute izan behar dela hobekuntza plana, gutxi izango balitz bezala.
Gure tutore hauek makinak garela pentsatuko ote dute? Enfin, saiatuko naiz zerbait egiten.
Eta euriak jarraitzen du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario